{
    "translation": "(Navarro Labourdin) NT",
    "abbreviation": "basque",
    "lang": "eu",
    "language": "Basque",
    "direction": "LTR",
    "encoding": "UTF-8",
    "book_nr": 66,
    "book_name": "Berezko",
    "chapter": 1,
    "name": "Berezko 1",
    "verses": [
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 1,
            "name": "Berezko 1:1",
            "text": " IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzen\u00e7\u00e1t bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gau\u00e7\u00e1c: eta harc bere Aingueru\u00e4requin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 2,
            "name": "Berezko 1:2",
            "text": "Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gau\u00e7a guci\u00e9z."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 3,
            "name": "Berezko 1:3",
            "text": "Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac en\u00e7uten, eta hartan scribatuac diraden gau\u00e7\u00e1c beguiratzen dituztenac: ecen dembor\u00e1 sarri da."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 4,
            "name": "Berezko 1:4",
            "text": "Ioannesec Asian diraden \u00e7azpi Elicey, Gratia dela eta baquea \u00e7uequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden \u00e7azpi spiritu\u00e9n partez,"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 5,
            "name": "Berezko 1:5",
            "text": "Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco regu\u00e9n Princea,"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 6,
            "name": "Berezko 1:6",
            "text": "Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzqui\u00f3 Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 7,
            "name": "Berezko 1:7",
            "text": "Hun\u00e1, ethorten da hodey\u00e9quin eta ikussiren du hura begui oroc, hura \u00e7ulhatu vkan duten\u00e9c-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 8,
            "name": "Berezko 1:8",
            "text": "Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 9,
            "name": "Berezko 1:9",
            "text": "Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resum\u00e1n eta patienti\u00e1n \u00e7uen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Isl\u00e1n ninc\u00e9n, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic:"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 10,
            "name": "Berezko 1:10",
            "text": "Ninc\u00e9n Spiritutan Igande egun batez, eta en\u00e7un ne\u00e7an neure guibelean voz handibat trompetta batena be\u00e7ala, cioela,"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 11,
            "name": "Berezko 1:11",
            "text": "Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten du\u00e1na scribe\u00e7ac liburu batetan, eta igor e\u00e7ac Asian diraden \u00e7azpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 12,
            "name": "Berezko 1:12",
            "text": "Orduan itzul nendin enequin min\u00e7atu i\u00e7an cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan \u00e7azpi candel\u00e9r vrrhezcoric:"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 13,
            "name": "Berezko 1:13",
            "text": "Eta \u00e7azpi vrrhezco candeler\u00e9n artean gui\u00e7onaren Semea irudi \u00e7uembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatz\u00e9n aldean guerricatua."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 14,
            "name": "Berezko 1:14",
            "text": "Eta haren buru\u00e4 eta biloac ciraden churi, ille churia be\u00e7ala, eta elhurra be\u00e7ala: eta haren beguiac suaren garra be\u00e7ala:"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 15,
            "name": "Berezko 1:15",
            "text": "Eta haren oinac cobre fina be\u00e7alaco, labean be\u00e7ala \u00e7achet\u00e9la: eta haren voza vr handi\u00e9n hotsa be\u00e7ala."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 16,
            "name": "Berezko 1:16",
            "text": "Eta cituen bere escu escuinean \u00e7azpi i\u00e7ar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata \u00e7orrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen be\u00e7ala."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 17,
            "name": "Berezko 1:17",
            "text": "Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila be\u00e7ala: eta e\u00e7ar ce\u00e7an bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztu\u00e1la beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 18,
            "name": "Berezko 1:18",
            "text": "Baina hil i\u00e7an nauc, eta hun\u00e1, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citi\u00e1t iffernuaren eta herioaren gakoac."
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 19,
            "name": "Berezko 1:19",
            "text": "Scribaitzac ikussi vkan dituan gau\u00e7\u00e1c, eta diradenac eta hau\u00e9n ondoan eguin behar diradenac:"
        },
        {
            "chapter": 1,
            "verse": 20,
            "name": "Berezko 1:20",
            "text": "Ene escu escuinean ikussi vkan ditu\u00e1n \u00e7azpi i\u00e7arr\u00e9n mysterioa, eta \u00e7azpi candel\u00e9r vrrhezcoac. \u00c7azpi i\u00e7arrac, \u00e7azpi Elicetaco Aingueru\u00e4c dituc eta ikussi ditu\u00e1n \u00e7azpi candelerac, \u00e7azpi Eli\u00e7\u00e1c dituc."
        }
    ]
}